2014(e)ko abenduaren 21(a), igandea

Hausnarketa 8

Azken astea izan da hau, lauhilabetea amaitu da eta beraz, IKT-ko irakasgaia ere.

Beste asteetan bezala, asteartean aurkezpenak izan genituen, aste honetan hiru egin zituzten. Lehenengo taldea, PLE eta MOOC kontzeptuak azaldu zituzten, azken hori online egiteko kurtso desberdinak eskaintzen ditu, oso erabilgarria iruditu zitzaidan eta gainera ezagutzen ez nuen programa berri bat aurkitu nuen. Azken bi taldeak, IKTak hezkuntzan duten erabilpena azaldu zuten lehenengo taldea hasiz eta bestea amaiera emanez. Oso interesgarria iruditu zitzaidan, izan ere, hori da etorkizunean erabili beharko duguna, teknologia oso presente baitago gaur egun.

Ostegunean berriz, klase praktikoan, Unitag programaren bitartez blogaren kodea sortu ahal izan genuen eta bertan publikatu, aurreko sarreran ikusi dezakezuen moduan. Kode digital honekin mugikorrarekin eskaneatuz adibidez bloga aurkitu dezakezu.

Hori amaitu ostean, Easel programaren bidez, ibilbide baten moduko test bat egin genuen. Hobeto azalduko dut, programan honetan plantilla desberdinak aurki ditzakezu, nahi duzuna aukeratu eta bertan aldaketak egin, nahi duzuna idatzi, editatu... Egia esanda, ez nuen oso ondo ulertu baina umeentzako test bat egin genuen, Ezin dut hemen publikatu baina aukera ditzakezuen plantillak argazki honetan ikusi ditzakezue. Nire ustez, programa hau ingelesez egotea zailtasun bat da umeentzat.


Azkenik, ostiralean modulo lanak aurkeztu genituen eta hiru taldeen bideoak ikusi genituen, asko gustatu zitzaidan, izan ere, izugarrizko lana izan da bideoa egitea, dibertigarria baina zaila. Lehen aldia zen bideo bat egiten eta plano guztiak ondo batzea, musika, gure ahotsa... zaila egin zitzaigun baina azkenean oso lan ona atera dela ikus dezakegu. Pisu handia duenez ezin dut hemen publikatu saiatuko naiz beste sarrera batean sartzen bideoa bakarrik.

Kurtso osoko balorazioa egin behar badut, irakasgai honetan asko ikasi dudala esan dezaket, nik ez naiz oso trebe teknologiarekin, eta gauza asko ez nekizkien, gainera etorkizunean teknologia erabili beharko dugu beraz, beharrezkoa dugu guzti hau ikastea.

Espero dut nire bloga gustuko izatea!

2014(e)ko abenduaren 18(a), osteguna

2014(e)ko abenduaren 13(a), larunbata

7. Hausnarketa

Aste honetan, aurrekoetan bezala, klase magistralean bi aurkezpen izan ditugu. Lehenegoa hain ezaguna egiten ari den web 2.0-aren ingurukoa izan zen; bigarrena berriz, Eleming kontzeptua azaldu zuten eta horren inguruko informazioa eman zuten.

Ondoren, klase praktikoetan, beste hainbat gauza desberdin ikasi genituen. Hasteko, Hot Potatoes programa aztertu genuen, bertan hainbat joku eta ariketa sortu daitezke, baina lehenik zure ordenagailuan deskargatu behar duzu. Aukeratzeko ariketa mota desberdinak daude eta zuk nahi duzuna eta nahi duzun gaiaren arabera egin dezakezu. 

Guk geografiaren inguruko quiz bat egin genuen, bertan hamar galdera sortu genuen eta bakoitza aukeratzeko lau erantzun desberdin zituen. Lehen Hezkuntzako ikasle batentzat zuzenduta zegoen, beraz zailtasun maila baxua zen. Arrazoi batengatik ezin dut hemen publikatu baina primerako aplikazioa dela uste dut. 



Ondoren, Movie Maker-a erabiliz, iragarki bat egin genuen. Programa hau bideoak egiteko erabiltzen da, eta kasu honetan, horma irudi bat hautatu behar izan genuen eta honen zatiak moztuz (Paint programaren bidez) gure iragarkia osatu genuen. Zenbait zati bildu, bata bestearen atzean jarri eta musika gehituz primerako iragarkia izan dezakezu. Aurreko sarreretan aurki dezakezue gure bideoa.

Azkenik, ahotsa grabatzeko programa desberdinak erabili genituen, ni zehazki erabili nuena Spreaker izan zen. Programa hau, aurretik publikatutako sarreran azaltzen dudanez, irrati baten moduko programa da eta bertan zure ahotsa grabatu dezakezu gero zure blogean publikatzeko. Espero dut nire grabazioak zuen gustokoak izatea. 

Egia esanda, oso klase dibertigarriak izan dira azken hauek quiza, iragarkia eta grabazioa egiten.

2014(e)ko azaroaren 28(a), ostirala

6. Hausnarketa

Pasaden aste honetan, asteartean, klase magistralean, bi aurkezpen izan genituen. Bietatik bat, gure taldeak egindakoa izan zen. HikHasi ikasleen Segurtasuna Web 2.0-an artikulu baten inguruan hitz egin dugu. Testu hau, bitan banatu eta gure aurreko taldea hasi zen azaltzen.

Gaur egun Interneten aurki ditzakegun arriskuak azaldu genituen eta hauek saihesteko aholkuak eman. Gehienbat eskolan hartu beharreko neurriak eta gurasoek kontuan izan beharreko gauzak. Oso interesgarria iruditu zait, izan ere, gai hau pil-pilean dago gaur egun eta gero eta arrisku gehiago aurki daitezke interneten.

Beste aldetik, klase praktikoetan hezkuntzarako sortuta dauden software-ak aztertu ditugu, hala nola Clic eta J-Clic. Bigarren hau, dinamikoagoa da, baina Adove izan behar duzu deskargatuta ordenagailuan.

Aplikazio hauek oso erabilgarriak izan ahal dira eskolan, izan ere, bertan hainbat ariketa aurki ditzakezu. Horretarako honako pauso hauek jarraitu behar ditugu:
Hasteko, goiko aldean, actividades klikatu; ondoren, buscar actividades. Bertan, nahi duzun gaia, adina, hizkuntza, etab. aukeratu dezakezu eta ariketak egiten hasi.

Horrez gain, Educaplay programa ere erabili genuen, bertan hainbat ariketa hezitzaile mota desberdinak daude, hala nola, mapa interaktiboak, kruzigramak... eta guztion artean ariketak egin genituen.

Eskola 2.0 orrialdea ere ezagutu genuen.

Programa hauek alde batera utzita, komikiak sortzeko programa bat aztertu genuen: Pixton. Bertan, komiki bat egiten hasi ginen, aurreko sarreran publikatu nuena. Oso programa entretenigarria iruditu zait, umeak asko ikasi dezakete eta oso interaktiboa da.




Nire komikia!

2014(e)ko azaroaren 21(a), ostirala

5. Hausnarketa

Beste aste bat pasatu da. Astearteko klase magistralean, bi aurkezpen izan genituen, elkar erlazioa zuten, biak goi mailako hezkuntzari buruz hitz egiten zuten. Nahiko interesgarria iruditu zait, izan ere, aurten informatikari eta teknologia berriei buruzko hainbat informazio berri jasotzen ari naiz eta beste ikaskide batzuek azaltzen dutenean erakargarriagoa egiten da. 


Ondoren, klase praktikoak izan ditugu. Bertan, webquest-ak zer diren eta nola erabiltzen diren ikasi dugu. WebQuestak informazioa bilatzeko metodologia da non errekurtso gehienak Webetik ateratzen dira. Honela ezagutzeko gaitasunak erabiltzen dira, elkarlana eta ikasleen autonomia aurreikusten da. Honetaz gain, metodologia honek badu benetako ebaluazioaren atal bat. Orri hauek irakasleek gero eta gehiago erabiltzen dituzte informazio erabileraren trebetasunak garatzen dituztelako.

Webquest-ak atal desberdinak izaten dituzte: sarrera, atazak, prozesua, baliabideak, ondorioak eta ebaluazioa. Modu honetan, ikasleek nahi duten atalean sar daitezke eta argibideak jarraitu. 

Oso interesgarria iruditu zait, ez nekien existitzen zenik. Eskoletan erabiltzeko baliagarria izan daiteke, izan ere, askok ariketak dakarte eta umeentzat oso ondo azalduta daude, gainera, irakasleek ere era desberdin batean ebaluatzeko baliabide bat aurki dezakete hemen. 

Klasea amaitzeko, taldeka webquest bat bilatu behar izan genuen eta klasekideen aurrean aurkeztu. Gure kasuan Elmer, el elefante multicolor aukeratu genuen. Bertan, ipuin bat agertzen zen, eta irakutzen ez zekitenentzat, entzumen bat zetorren, Gainera, webquestaren atal bat irakasleentzako orrialdea zen eta bertan ariketaren helburua zetorren azalduta. 

Bigarren klase praktikoan, Padlet bat zer zen ikasi genuen. Orrialde hau, horma zuri bat eman eta zuk nahi duzuna egiteko aukera duzu. Gure kasuan, eskema bat egin genuen, nirea uraren zikloari buruzkoa izan zen.






Uraren zikloa

Hona hemen, uraren zikloari buruzko egindako Padleta

2014(e)ko azaroaren 15(a), larunbata

4. Hausnarketa

Aste honetan, bi aurkezpen izan genituen asteartean, klase magistralean. Lehengoa, hezkuntzan teknologia berriak gero eta gehiago erabiltzen zirela zihoen, eta bigarrenak, teknologia hauek nola eta zertarako erabiltzen ziren azaltzen zuen.


Aurkezpen hauek baliagarriak direla uste dut, izan ere, gero eta teknologia berri gehiago erabiltzen dira eskolan eta etorkizunean hauek erabiltzen jakin beharko dugu. Baina, aurkezpenak entzuteaz gain, nire ustez klaseetan ere arbel digitala nola erabiltzen den ikasi beharko genuke eta ez bakarrik internet. Arbel hau eskola gehienetan ezarri da, eta gero eta erabilpen gehiago ematen zaio, beraz ikastea beharrezkoa dela uste dut. 

Ostegunean klase praktikoa izan genuen, bertan hainbat aldiz erabiltzen dugun bibliografia ondo idaztera ikasi genuen. 

Hasteko,  informazioa iturri fidagarri batetik ateratzea oso garrantzitsua da, izan ere, orrialde askotan informazioa aldatu daiteke eta txarto egon. Beraz, behin informazio egokia hartuta, nondin hartu dugun zehaztu behar dugu. Horretarako hainbat modu desberdin daude, adibidez, norbaiten hitz literalak jartzen baditugu, alboan autorearen izena jarri behar dugu eta parentesi artean urtea.

Bestetik, liburu baten bibliografia egiteko adibidez horrela idatziko genuke:

- Azkunaga, M. (2014): Haizearen sua. Bilbo: ELKAR 

Hau da, autorea, argitaratutako urtea, liburuaren izena, lekua eta argitaletxea. Ikus dezakegun moduan liburuaren izena letra etzanez idazten da, berdina gertatzen da web orri batekin eta artikulu batekin.  



Horrez gain, Word programa erabiltzerakoan erabili dezakegun antolatzaile guztiak aztertu genituen eta hauen erabilera ezagutu. Egia esanda gehienak ezagutzen nituen aurretik, baina zenbait gauza berri ere ikasi ditut. 

Honako hauek aztertu ditugu: markadoreak, taulak, argazkiak (idatzitakoa hobeto ulertzeko erabiltzen direnak)... Word-a asko erabiltzen dugu, beraz ezagutza izatea oso garrantzitsua da. 

Gainera, baserri bateko bideo bat ikusi genuen, bertan, Modulo lanerako erabilgarria izan daitekeen materiala agertzen zen, hala nola planoak nola egin, elkarrizketak... Oso lagungarria irudi zitzaidan, bideoa egiteko modu desberdinak ikasi nituelako.                                              

2014(e)ko azaroaren 1(a), larunbata

3. Hausnarketa

IKTko hirugarren astea amaitu dugu, aste honetan, Story bird-ko ipuina amaitzeaz gain, beste hainbat gauza egin ditugu. Gure ipuina, "Amets eroak" izena du, eta bi neba-arreba bizitzen dituzten hainbat abentura kontatzen ditu. 

Orrialde hau oso erabilgarria iruditzen zait, izan ere, umeek teknologiaren bidez ikasi dezakete, eta ikasten duten bitartean ondo pasa. Ipuinak lantzeko programa oso interesgarria iruditu zait. Gainera, edozein ziklotan erabili daiteke, ipuina luzatuz edo zailtasun gehiago emanez edota hiztegi sakonagoa eskatuz. 

Ipuina amaitu ostean, argazkiak editatzeko programa bat ezagutu genuen, niretzat behintzat berria zena Fotoflexer, eta honetaz aparte photoshop-a ere ikusi genuen, GIMP2... Nik ez nago ohituta honelako programak erabiltzera, eta ez nekien hainbeste zeudela. 

Azken biak ez genituen erabili, izan ere, erabili ahal izateko deskargatu behar dira, baina Fotoflexer-a on line funtzionatzen du, beraz argazki bat hautatu eta zenbait denbora izan genuen hau editatzeko. Hau izan zen nire argazkiaren emaitza: 



Oso ondo etorri zitzaidan hau guztia ikastea, izan ere, normalean ez erabiltzeak ez du esan nahi interesatzen ez zaidala. Argazkiaren kalitatea jaitsi, kolorea aldatu, efektu desberdinak eman... gauza asko ikasi genituen.

Azkenik, EHU-ko Consigna programa erabiltzen ikasi genuen, bertan Unibertsitateko ikasleak bere lanak gorde ditzakete 48 orduz. Lanak era publikoan edo pribatuan gorde daitezke, publikoak badira, edozeinek ikus dezake; baina pribatua bada, pasahitz bat behar duzu hura eskuratzeko. Oso baliagarria iruditzen zait, eta ondo egongo legoke guztiak publikoak izatea erabili ahal izateko.

2014(e)ko urriaren 25(a), larunbata

Hausnarketa

Kaixo, bigarren astea da IKT-n. Aste honetan, gauza desberdinak ikasi ditugu. Hauen artean, Power Point aurkezpen bat egiterakoan zein den letra egokia, tamaina egokia eta mezua nola izan behar den.
Kasu honetan, mezua argia, graduala, tamaina egokia, erakargarria eta erraza izan behar da. 
Letra egokia, Arial 24 izango litzateke, izan ere, urrunetik ikusgarriagoa eta irakurgarriagoa da. Horrez gain, letra egoki bat minuskulaz eta kolorerik gabekoa izan behar da. 
Power Point bat erakargarria izateko, oso garrantzitsua da 6x6x6 erregela jarraitzea, hau da, 6 gauza, 6 esaldi eta 6 hitz esaldiko.
Asko ikasi nuen, izan ere, Power Point bat egiten jakin arren, egiteko modu zehatza eta egokia badakit orain eta unibertsitatean aurkezpen asko egiten ditugunez oso baliogarria iruditzen zait.

Power Point-a alde batera utzita, soinuak grabatzen ere ikasi genuen, eta baita soinu bakoitzaren formatua zenbat okupatzen duen eta daukan kalitatea ere ikasi genuen. Gainera, askotan gertatzen den gauza bat ekiditen ikasi nuen, bideoak ordenagailu batetik bestera pasatzean ez ikustea. Askotan aurkezpen bat egin nahi dugu eta klaseko ordenagailuan jartzean, ez dira ikusten bideoak! Hori ez gertatzeko, gordetzeko modu desberdin bat ikasi genuen, eta orain primeran ikusiko dira edonon.

Amaitzeko, binaka, ipuin bat egiten hasi ginen "Story bird"-en bidez. Programa honekin umeentzako ipuin bat egiten hasi ginen, oso entretenigarria iruditu zait, ez nekien horrelakorik egin ahal zitekeela. Gure kasuan ametsei buruzko ipuin bat hasi ginen egiten, asko ikasi dut klase honetan, gainera etorkizunean, umeei irakasteko oso metodo ona da. 

2014(e)ko urriaren 21(a), asteartea

Gogoeta

Pasaden astean IKT irakasgaiarekin hasi ginen. Lehenengo klasean, Google informazioa bilatzeko era berriak ikasi genituen. Adibidez, hitz baten aurrean + bat jarriz, hitz horri buruzko informazio gehiago aurkituko dugu. eta alderantziz, - jarriz, gutziago, beste hitz batean zentratuko da. 
Horrez gain, emailera alertak heltzeko programa batean sartu ginen eta nola egiten zen ikasi genuen. 

Ondoren, bloga sortzen hasi ginen, lehenengoz, Blogger programa zabaldu, erregistratu eta gure bloggerako izen egoki bat bilatu behar izan genuen, nire kasuan, dakizuenez, Txirrikitina da.  Hori amaitu ostean, bloggean irudiak, bideoak, soinuak, Power Pointak, etab. sartzen ikasi genuen. Oso erreza da!

Amaitzeko, denbora izan genuen gure blogga editatzeko, irudi gehiago sartzeko eta blog polit bat izateko. Kasu honetan zailtasun gehiago izan nituen, izan ere, nire buruan nuen ideia ezin nuen egin, baina azkenean oso polita geratu zaidala uste dut.

Pixkanaka ikasten ari gara, eta amaieran blog interesgarri bat izatea espero dut.




2014(e)ko urriaren 16(a), osteguna