2014(e)ko azaroaren 15(a), larunbata

4. Hausnarketa

Aste honetan, bi aurkezpen izan genituen asteartean, klase magistralean. Lehengoa, hezkuntzan teknologia berriak gero eta gehiago erabiltzen zirela zihoen, eta bigarrenak, teknologia hauek nola eta zertarako erabiltzen ziren azaltzen zuen.


Aurkezpen hauek baliagarriak direla uste dut, izan ere, gero eta teknologia berri gehiago erabiltzen dira eskolan eta etorkizunean hauek erabiltzen jakin beharko dugu. Baina, aurkezpenak entzuteaz gain, nire ustez klaseetan ere arbel digitala nola erabiltzen den ikasi beharko genuke eta ez bakarrik internet. Arbel hau eskola gehienetan ezarri da, eta gero eta erabilpen gehiago ematen zaio, beraz ikastea beharrezkoa dela uste dut. 

Ostegunean klase praktikoa izan genuen, bertan hainbat aldiz erabiltzen dugun bibliografia ondo idaztera ikasi genuen. 

Hasteko,  informazioa iturri fidagarri batetik ateratzea oso garrantzitsua da, izan ere, orrialde askotan informazioa aldatu daiteke eta txarto egon. Beraz, behin informazio egokia hartuta, nondin hartu dugun zehaztu behar dugu. Horretarako hainbat modu desberdin daude, adibidez, norbaiten hitz literalak jartzen baditugu, alboan autorearen izena jarri behar dugu eta parentesi artean urtea.

Bestetik, liburu baten bibliografia egiteko adibidez horrela idatziko genuke:

- Azkunaga, M. (2014): Haizearen sua. Bilbo: ELKAR 

Hau da, autorea, argitaratutako urtea, liburuaren izena, lekua eta argitaletxea. Ikus dezakegun moduan liburuaren izena letra etzanez idazten da, berdina gertatzen da web orri batekin eta artikulu batekin.  



Horrez gain, Word programa erabiltzerakoan erabili dezakegun antolatzaile guztiak aztertu genituen eta hauen erabilera ezagutu. Egia esanda gehienak ezagutzen nituen aurretik, baina zenbait gauza berri ere ikasi ditut. 

Honako hauek aztertu ditugu: markadoreak, taulak, argazkiak (idatzitakoa hobeto ulertzeko erabiltzen direnak)... Word-a asko erabiltzen dugu, beraz ezagutza izatea oso garrantzitsua da. 

Gainera, baserri bateko bideo bat ikusi genuen, bertan, Modulo lanerako erabilgarria izan daitekeen materiala agertzen zen, hala nola planoak nola egin, elkarrizketak... Oso lagungarria irudi zitzaidan, bideoa egiteko modu desberdinak ikasi nituelako.                                              

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina