2014(e)ko abenduaren 21(a), igandea

Hausnarketa 8

Azken astea izan da hau, lauhilabetea amaitu da eta beraz, IKT-ko irakasgaia ere.

Beste asteetan bezala, asteartean aurkezpenak izan genituen, aste honetan hiru egin zituzten. Lehenengo taldea, PLE eta MOOC kontzeptuak azaldu zituzten, azken hori online egiteko kurtso desberdinak eskaintzen ditu, oso erabilgarria iruditu zitzaidan eta gainera ezagutzen ez nuen programa berri bat aurkitu nuen. Azken bi taldeak, IKTak hezkuntzan duten erabilpena azaldu zuten lehenengo taldea hasiz eta bestea amaiera emanez. Oso interesgarria iruditu zitzaidan, izan ere, hori da etorkizunean erabili beharko duguna, teknologia oso presente baitago gaur egun.

Ostegunean berriz, klase praktikoan, Unitag programaren bitartez blogaren kodea sortu ahal izan genuen eta bertan publikatu, aurreko sarreran ikusi dezakezuen moduan. Kode digital honekin mugikorrarekin eskaneatuz adibidez bloga aurkitu dezakezu.

Hori amaitu ostean, Easel programaren bidez, ibilbide baten moduko test bat egin genuen. Hobeto azalduko dut, programan honetan plantilla desberdinak aurki ditzakezu, nahi duzuna aukeratu eta bertan aldaketak egin, nahi duzuna idatzi, editatu... Egia esanda, ez nuen oso ondo ulertu baina umeentzako test bat egin genuen, Ezin dut hemen publikatu baina aukera ditzakezuen plantillak argazki honetan ikusi ditzakezue. Nire ustez, programa hau ingelesez egotea zailtasun bat da umeentzat.


Azkenik, ostiralean modulo lanak aurkeztu genituen eta hiru taldeen bideoak ikusi genituen, asko gustatu zitzaidan, izan ere, izugarrizko lana izan da bideoa egitea, dibertigarria baina zaila. Lehen aldia zen bideo bat egiten eta plano guztiak ondo batzea, musika, gure ahotsa... zaila egin zitzaigun baina azkenean oso lan ona atera dela ikus dezakegu. Pisu handia duenez ezin dut hemen publikatu saiatuko naiz beste sarrera batean sartzen bideoa bakarrik.

Kurtso osoko balorazioa egin behar badut, irakasgai honetan asko ikasi dudala esan dezaket, nik ez naiz oso trebe teknologiarekin, eta gauza asko ez nekizkien, gainera etorkizunean teknologia erabili beharko dugu beraz, beharrezkoa dugu guzti hau ikastea.

Espero dut nire bloga gustuko izatea!

2014(e)ko abenduaren 18(a), osteguna

2014(e)ko abenduaren 13(a), larunbata

7. Hausnarketa

Aste honetan, aurrekoetan bezala, klase magistralean bi aurkezpen izan ditugu. Lehenegoa hain ezaguna egiten ari den web 2.0-aren ingurukoa izan zen; bigarrena berriz, Eleming kontzeptua azaldu zuten eta horren inguruko informazioa eman zuten.

Ondoren, klase praktikoetan, beste hainbat gauza desberdin ikasi genituen. Hasteko, Hot Potatoes programa aztertu genuen, bertan hainbat joku eta ariketa sortu daitezke, baina lehenik zure ordenagailuan deskargatu behar duzu. Aukeratzeko ariketa mota desberdinak daude eta zuk nahi duzuna eta nahi duzun gaiaren arabera egin dezakezu. 

Guk geografiaren inguruko quiz bat egin genuen, bertan hamar galdera sortu genuen eta bakoitza aukeratzeko lau erantzun desberdin zituen. Lehen Hezkuntzako ikasle batentzat zuzenduta zegoen, beraz zailtasun maila baxua zen. Arrazoi batengatik ezin dut hemen publikatu baina primerako aplikazioa dela uste dut. 



Ondoren, Movie Maker-a erabiliz, iragarki bat egin genuen. Programa hau bideoak egiteko erabiltzen da, eta kasu honetan, horma irudi bat hautatu behar izan genuen eta honen zatiak moztuz (Paint programaren bidez) gure iragarkia osatu genuen. Zenbait zati bildu, bata bestearen atzean jarri eta musika gehituz primerako iragarkia izan dezakezu. Aurreko sarreretan aurki dezakezue gure bideoa.

Azkenik, ahotsa grabatzeko programa desberdinak erabili genituen, ni zehazki erabili nuena Spreaker izan zen. Programa hau, aurretik publikatutako sarreran azaltzen dudanez, irrati baten moduko programa da eta bertan zure ahotsa grabatu dezakezu gero zure blogean publikatzeko. Espero dut nire grabazioak zuen gustokoak izatea. 

Egia esanda, oso klase dibertigarriak izan dira azken hauek quiza, iragarkia eta grabazioa egiten.

2014(e)ko azaroaren 28(a), ostirala

6. Hausnarketa

Pasaden aste honetan, asteartean, klase magistralean, bi aurkezpen izan genituen. Bietatik bat, gure taldeak egindakoa izan zen. HikHasi ikasleen Segurtasuna Web 2.0-an artikulu baten inguruan hitz egin dugu. Testu hau, bitan banatu eta gure aurreko taldea hasi zen azaltzen.

Gaur egun Interneten aurki ditzakegun arriskuak azaldu genituen eta hauek saihesteko aholkuak eman. Gehienbat eskolan hartu beharreko neurriak eta gurasoek kontuan izan beharreko gauzak. Oso interesgarria iruditu zait, izan ere, gai hau pil-pilean dago gaur egun eta gero eta arrisku gehiago aurki daitezke interneten.

Beste aldetik, klase praktikoetan hezkuntzarako sortuta dauden software-ak aztertu ditugu, hala nola Clic eta J-Clic. Bigarren hau, dinamikoagoa da, baina Adove izan behar duzu deskargatuta ordenagailuan.

Aplikazio hauek oso erabilgarriak izan ahal dira eskolan, izan ere, bertan hainbat ariketa aurki ditzakezu. Horretarako honako pauso hauek jarraitu behar ditugu:
Hasteko, goiko aldean, actividades klikatu; ondoren, buscar actividades. Bertan, nahi duzun gaia, adina, hizkuntza, etab. aukeratu dezakezu eta ariketak egiten hasi.

Horrez gain, Educaplay programa ere erabili genuen, bertan hainbat ariketa hezitzaile mota desberdinak daude, hala nola, mapa interaktiboak, kruzigramak... eta guztion artean ariketak egin genituen.

Eskola 2.0 orrialdea ere ezagutu genuen.

Programa hauek alde batera utzita, komikiak sortzeko programa bat aztertu genuen: Pixton. Bertan, komiki bat egiten hasi ginen, aurreko sarreran publikatu nuena. Oso programa entretenigarria iruditu zait, umeak asko ikasi dezakete eta oso interaktiboa da.