2014(e)ko abenduaren 13(a), larunbata

7. Hausnarketa

Aste honetan, aurrekoetan bezala, klase magistralean bi aurkezpen izan ditugu. Lehenegoa hain ezaguna egiten ari den web 2.0-aren ingurukoa izan zen; bigarrena berriz, Eleming kontzeptua azaldu zuten eta horren inguruko informazioa eman zuten.

Ondoren, klase praktikoetan, beste hainbat gauza desberdin ikasi genituen. Hasteko, Hot Potatoes programa aztertu genuen, bertan hainbat joku eta ariketa sortu daitezke, baina lehenik zure ordenagailuan deskargatu behar duzu. Aukeratzeko ariketa mota desberdinak daude eta zuk nahi duzuna eta nahi duzun gaiaren arabera egin dezakezu. 

Guk geografiaren inguruko quiz bat egin genuen, bertan hamar galdera sortu genuen eta bakoitza aukeratzeko lau erantzun desberdin zituen. Lehen Hezkuntzako ikasle batentzat zuzenduta zegoen, beraz zailtasun maila baxua zen. Arrazoi batengatik ezin dut hemen publikatu baina primerako aplikazioa dela uste dut. 



Ondoren, Movie Maker-a erabiliz, iragarki bat egin genuen. Programa hau bideoak egiteko erabiltzen da, eta kasu honetan, horma irudi bat hautatu behar izan genuen eta honen zatiak moztuz (Paint programaren bidez) gure iragarkia osatu genuen. Zenbait zati bildu, bata bestearen atzean jarri eta musika gehituz primerako iragarkia izan dezakezu. Aurreko sarreretan aurki dezakezue gure bideoa.

Azkenik, ahotsa grabatzeko programa desberdinak erabili genituen, ni zehazki erabili nuena Spreaker izan zen. Programa hau, aurretik publikatutako sarreran azaltzen dudanez, irrati baten moduko programa da eta bertan zure ahotsa grabatu dezakezu gero zure blogean publikatzeko. Espero dut nire grabazioak zuen gustokoak izatea. 

Egia esanda, oso klase dibertigarriak izan dira azken hauek quiza, iragarkia eta grabazioa egiten.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina